miércoles, 13 de abril de 2011

IKT Konparaketa praktiketako eskoletan

Azkenean lortu dugu IKT konparaketa praktiketako eskoletan, behin idatzi beharrekoak idatzi ondoren, "encabezado y pie de página"-k jarri ondoren, orriak zenbatu ondoren... pdf formatuan gorde dugu eta SlideShare programara igo dugu txukun-txukun liburu baten estiloan jarri digu eta jarraian blogera igoko dugu.

Hemen duzue beraz, gure lana erabat amaituta:


MURALA


Hona hemen azkenean egin dugun murala, bertan karreran zehar sentituriko, emozio, sentipen eta gogoetak islatzen saiatu gara. Muralean azazltzen den ideia guk karreran zehar sentitu duguna da, hau da, gure motxila beteaz joan garela, osatuz hain zuzen.

miércoles, 6 de abril de 2011

2011-04-06

Gure lanean aurrera goaz, IKT-ko konparaketa behin burutu eta beste talde batekin trukea eta zuzenketa egin ondoren bukatutzat ematen dugu.
Ondorengo lanarekin buru belari dihardugu orain, muralaren diseinuarekin, hain zuzen. Lau taldekideok ideiak trukatu eta materialekin murala sortu aurretik, gangsterren gure diseinua egin dugu. Ondorengo hau da gure ideia:

http://maritxuu.glogster.com/murala-/

martes, 5 de abril de 2011

TEKNOLOGIA BERRIAK

Jakina den moduan blog hau Plastikako ikasgaiaren nondik norakoak azaltzeko erabili dugu orain artean, baina hemendik aurrera Teknologia Berrietako ikasgaiaren nondik norakoak azaltzeko erabiliko dugu.

Orain artean Teknologia berrietako ikasgaian egiten aritu garenaren laburpen txiki bat egiten saiatuko gara:
3 aste bakarrik daramatzagu ikasgaiarekin, baina dageneko lanean buru belarri sartuak gara. Praktiketako egonaldian teknologia berrien inguruan ikusi dugunaren konparaketa egin dugu taldekideon artean.

Horretaz gain, programa ezberdinak erabiltzen ikasten hasi gara, batek ikasitakoa beste bati erakutsiz elkartrukea eginaz.

martes, 1 de junio de 2010

EBALUAZIOA

Ebaluazio honen bidez egin dugun lanari buruz hausnartu dugu, eta ohartu gara lehenengo egunetik zenbat aldatu eta eboluzionatu dugun, gehien bat plastika landu eta ikusteko dugun moduan.
Hasieran nola etorri ginen pentsatzen jarri ondoren ohartu gara, ez genekiela zer ezagutuko genuen plastikako ikasgaian. Orain arte egin duguna, bai eskolan bai eskolatik kanpo eskulanetan zentratuta zegoela esan daiteke. Ez geunden ziur hemen ere ildo beretik jarraitu behar genuen edo erabat teorikoa izango zen. Izan ere, lehen esan bezala orain arte ikusitakoa edo ikasitakoa hori izan da.
Baina gure harridurarako hemen egindakoa erabat desberdina izan da. Oso praktikoa egin dugu, guk ikasitakoari buruz eta orain arte landutakoari buruz hausnarketa sakon bat egin eta buelta eman nahi izan diogu ezagutzen genuenari. Hankaz gora jarri orain arte nahi gabe jasota genituen aurre ideiak, hori teknografia bidez egin dugu eta egia esan oso baliogarria suertatu zaigu guk nola ikasi dugun eta nola ikastea gustatuko litzaigukeen ikusteko.
Bestalde, alde teorikoa ere landu dugu, bai Artelekun baita marrazkien azterketarekin ere. Beste irakasgaiekin erlazionatu dugu, musikarekin adibidez, musikograma egitean, eta beste errealitate batzuk ezagutu ditugu Bartzelonako Arte Ederreko ikasleekin elkartrukea burutzean, edo Mikel Laboaren proiektua lantzean.
Egia esan taldean hitz egiten aritu gara eta ikasgaia benetan baliogarria ikusi dugu, denetik landu dugu eta horri esker plastika lantzeko beste modu batzuk daudela ere ikusi dugu. Gure ikuspegiak aurrera pausu handi bat eman duela esan daiteke, beraz, mila esker besterik ezin dugu esan!

sábado, 29 de mayo de 2010

Mikel Laboaren proiektua ia bukatuta

Aste honetan Mikel Laboaren lanarekin ibili gara. Asteartean kolaxari beste forma bat ematen saiatu ginen, eta aurretik genituen bi horietatik aparte, beste bi egin genituen. Ostiralean, berriz, lau kartulina zaitiei forma ematen edo jarraipen bat ematen saiatu ginen, eta honekin batera, Estitxuk hasieran esan zigun bezala, fondoko kolorea difuminatzen ibili ginen. Orain logika gehiago dauka aurreko astekoa baino. Baina oraindik ez dugu bukatu eta azken “retokeak” gelditzen zaizkigu, hau da, dena kartoizko xaflan pegatu eta denen artean lotura bat ezartzea.

Honekin batera, gure bideoaren link-a jarriko dizuet, nahi izanez gero ikus dezazuten.

http://elkarrikertuz.ning.com/profile/IratiCerratoRuiz

Mis videos-en dago. Ea gustatzen zaizuen!

Animo ya azkeneko txanpan gaudela!!

viernes, 21 de mayo de 2010

2010/05/18-2010/05/21

Gure plastikako saioei dagokienez aste honetan programatuta genuen lanarekin jarraitu dugu aurrera:

Asteartean, bideoa egiteko erabili dugun portatila ekarri genuen, izan ere teknografiarekin zenbait arazo izan genituen. Gure bideoan azalpen batzuk ahotsarekin genituen grabatuak, narrazio moduan kontatzen genuen gure istorioa. Baina, dirudienez ez genuen ondo grabatu edo audioa ez zen bereziki ona, beraz, ez zen ondo entzuten eta aurkezpenerako ez zen bereziki txukun geratzen. Hori dela eta berriro egin genuen lan bideoarekin, audio hori kendu, musika kontserbatu eta hitzez esaten genuena idatziz jarri genuen, subtitulu moduan. Azkenean bukatu dugu bideoa!!!!!!!! Gure lanaz arro gaude, gustura geartu gara egindakoarekin. Gero gelan jarri genuen besteek gure lana ikus zezaten.
Bestalde Mikel Laboaren proiektuari forma ematen hasi gara, eta egin behar dugun collagerako erabiliko ditugun argazkiak aukeratzen.

Ostiralean, Mikel Laboaren proiektuarekin jarraitzen dugu lanean, argazkiak mozten ditugu eta hauek nola konbinatuko ditugun begiratzen goaz, bai beraien artean bai eta itsatsiko ditugun kartulinarekin. Argazki gehiago bilduz goaz eta nola “txertatu” frogatuz. Baita letrak moztuz aldizkari eta abarretatik eta hauek nola konbinatuko ditugun frogatuz goaz horrela abestiaren letra nola jarri dezakegun frogatuz, momentuz dena frogak dira baina jada gure proiektua forma hartuz doa.