martes, 1 de junio de 2010

EBALUAZIOA

Ebaluazio honen bidez egin dugun lanari buruz hausnartu dugu, eta ohartu gara lehenengo egunetik zenbat aldatu eta eboluzionatu dugun, gehien bat plastika landu eta ikusteko dugun moduan.
Hasieran nola etorri ginen pentsatzen jarri ondoren ohartu gara, ez genekiela zer ezagutuko genuen plastikako ikasgaian. Orain arte egin duguna, bai eskolan bai eskolatik kanpo eskulanetan zentratuta zegoela esan daiteke. Ez geunden ziur hemen ere ildo beretik jarraitu behar genuen edo erabat teorikoa izango zen. Izan ere, lehen esan bezala orain arte ikusitakoa edo ikasitakoa hori izan da.
Baina gure harridurarako hemen egindakoa erabat desberdina izan da. Oso praktikoa egin dugu, guk ikasitakoari buruz eta orain arte landutakoari buruz hausnarketa sakon bat egin eta buelta eman nahi izan diogu ezagutzen genuenari. Hankaz gora jarri orain arte nahi gabe jasota genituen aurre ideiak, hori teknografia bidez egin dugu eta egia esan oso baliogarria suertatu zaigu guk nola ikasi dugun eta nola ikastea gustatuko litzaigukeen ikusteko.
Bestalde, alde teorikoa ere landu dugu, bai Artelekun baita marrazkien azterketarekin ere. Beste irakasgaiekin erlazionatu dugu, musikarekin adibidez, musikograma egitean, eta beste errealitate batzuk ezagutu ditugu Bartzelonako Arte Ederreko ikasleekin elkartrukea burutzean, edo Mikel Laboaren proiektua lantzean.
Egia esan taldean hitz egiten aritu gara eta ikasgaia benetan baliogarria ikusi dugu, denetik landu dugu eta horri esker plastika lantzeko beste modu batzuk daudela ere ikusi dugu. Gure ikuspegiak aurrera pausu handi bat eman duela esan daiteke, beraz, mila esker besterik ezin dugu esan!