martes, 16 de marzo de 2010

ARTELEKU

Ostiralean, Martxoaren 12an, Arteleku-ra joan ginen bertan egiten den lana ikustera eta atal bakoitzeko ezaugarriak ezagutzera. Behin eraikin guztia ikustean eta gela guztiak aztertu ostean, liburutegira joan ginen.

Guri tokatutako gaia, Ikus Entzunezko Sorkuntza izan zen, hortaz, liburutegiko atal honetara jo genuen liburu desberdinak aztertzeko asmoz. Hauei esker, Haur Hezkuntzan Ikus Entzunezko Sorkuntza lantzeko zenbait ideia bururatu zitzaizkigun. Hona hemen gure ideiak:

1.- Haurrei ipuin bat kontatu irudi desberdinak aurkeztuz. Baina irudi hauetan, ez dira animaliarik ez pertsonarik agertuko, bakarrik, paisai bat. Horrela, ipuin kontaketaren bidez eta irudiak ikusiz, beraiek izango dira ipuinaren protagonistak sortzeko arduradunak.

Ideia hau burura etorri zitzaigun, bereziki, liburu bat ikusten ari ginenean: CAMPS, Angels (2.003) “Emmanuelle”

2.- Metodo antzekoa jarraituz, pentsatu genuen haurrei argazki desberdinak aurkeztea (pertsonak, paisaiak…). Honekin batera, musika bat jarriko genieke, horrela, beraien irudimena landuz. Ideia hau bururatu zitzaigun Chris Cunningham-en liburu bat ikertzen ari ginenean.

3.- Bigarren ideia honen oso antzekoa da, hau da, musika jarriz, haurrei pertsonen aurpegien argazkiak erakustea. Horrela, pertsonen emozioak, sentsazioak… jasoz eta musikarekin lotzeko gaitasuna landuz. Ideia hau, Candize Breitz-en liburu bat (Multiple expasure) ikustean bururatu zitzaigun.

4.- Haurrek marrazkiak egitea edo argazkiak ateratzea musika entzuten duten bitartean, horrela, irakasleok ezagutuko genuke haur bakoitzak zer sentitzen duen musika mota desberdinak entzutean.

5.- Bukatzeko, laugarren ideiaren teknika bera jarraituz, musikarekin haurrek bideoak nahi duten bezala lantzea litzateke.

martes, 9 de marzo de 2010

5. Astea

2010/03/09

Plastikako saio hau hasteko, bideo bat ikusi dugu. Bideo honetan, haur batzuk estruktura erraldoiak eraiki dituzte Richard Serra-ren lanak oinarritzat hartuz. Richard Serra Guggenheim museoan zenbait lan ditu, zehazki laberinto moduko estrukturak, beraz, Haur Hezkuntzako haur hauek “berdina” egiten saiatu dira paperarekin. Horrela, haurrek nahi zuten erara margotu egin dituzte estruktura erraldoiak.

Ondoren, beste bideo bat ikusi dugu Haur Hezkuntzako ikasle batek praktika garaian egindakoa. Honetan haur talde bat txango batean zegoela ikusi dugu, zehazki Getariako hondartzan, eta haurrek ikusten zuten paisaia marraztu egin zuten nahi zuten bezala. Interesgarria izan da ikustea haurrek modu desberdinetan pertzipitzeko gaitasuna eta marrazkia azaltzeko bakoitzak erabiltzen zituen teknika desberdinak.

Behin bideoak ikusita, ostiralean egingo dugun txangoari buruz zenbait aipamen egin ditugu. Esaterako, bertan zer ikusiko dugun, non dagoen kokatuta eta abar. Hala ere, txangoaren zehaztapen guztiak hurrengo idatzian aurkeztuko ditugu.

Klasea bukatzeko, gure bideoa lantzen jarraitu dugu. Horretarako, gure txikitako zenbait argazkiei bideoa eta argazkia atera diegu. Honen ondoren, Windows Movie Maker-ekin lan egiten saiatu gara, baina formatua izan dela eta, ezin izan dugu, beraz, oraindik bideoaren montaketa falta zaigu.

domingo, 7 de marzo de 2010

4. Astea

2010eko martxoaren 2a
Gaur plastikako saioa bi zatitan banatu dugu, lehen zatian aurreko egunerako irakurri beharreko testuaren inguruan sortutako ideiak eztabaidatu ditugu denon artean. Gelan elkartu garen taldeen artean atera genituen ideiak komentatu ditugu, egindako hausnarketa eta blogean idatzitakoa. Gure eztabaida-debate horretatik oso ideia interesgarriak atera ziren, hona hemen horietako batzuk:
- Plastika, orain arte egin ez den bezala, gehiago lotu beharko litzatekeela errealitatearekin.
- Plastikarekin eskulanak soilik erlazionatzea oker dagoela eta haratago joan behar garela.
- Plastika ulertu ahal izateko baliabide gehiago eman behar direla, adibidez margotzeko erabiltzen diren teknika desberdinak denboran eta momentuko gizartearekin erlazionatuta azaldu behar direla zentzua izan dezaten.
Saioaren bigarren zatian gure bideoa grabatzeari ekin genion, horretarako genuen material guztia bildu genuen lau taldekideon artean eta aurretik egindako gidoiari jarraituz sekuentzi desberdinak grabatu genituen. Horretarako plastikako gelako materiala gordetzen den biltegiaz baliatu ginen, izan ere laku ilun baten beharra genuen, ganbara baten itsura izateko eta biltegi hau ezin aproposagoa zen. Beraz, horretan igaro genuen saioaren bigarren zatia, gure bideoari gorputza ematen.

2010eko martxoaren 5a
Gaurko plastikako saioa unibertsitatetik at egin dugu, izan ere gaur Koldo Mitxelanan jarrita dagoen erakusketa bat ikustera joan gara.
Koldo Mitxelenara iritsi garenean hitzaldi bat eman digu bertako arduradunak. Hitzaldian kontatu digu bertan ze talderekin egiten duten lan, nola lantzen duten arte garaikidea ze nolako erakusketak izaten dituzten, nola lantzen dituzten, nola prestatzen duten material pedagogikoa eta bera zer nolako euskarriz baliatzen den hauek lantzeko. Adierazi digunez Koldo Mitxelenara ezin dira 11 urtetik berako haurrak sartu beraz, HHko haurrentzako sarrera ez dago onartua. Dena dela, web gune interesgarri asko eman dizkigu artea haurrekin nola landu dezakegun ikusteko eta beste lekuetan nola lantzen den jakiteko.
Ondoren, erakusketara joan gara, Process in Dialoge. Erakusketa honetako komisarioa Cecilia Andersson da eta bi artisten obra azaltzen zaigu: Daniel Canogar eta Stephen Dean. Erakusketa honetako puntu deigarri bat da, ez dela azken obra erakusten baizik horretara iristeko prozesua.
Batek bere burua pintoretzat du eta bere obrak egin ditu koloreekin jolastuz, ez ohituta gauden bezala lientzo baten gainean, material desberdinak nahasiz baizik, bideoak, kristalak, argiak….
Besteak, aldiz, gizakiak dena botatzearekin, dena berria nahi izatearekin eta azkenean kate amai ezin horren barruan egoteari buruzko hausnarketa egiten zuen bere obraren bitartez.
Taldeko guztiak ados egon garen puntu batera iritsi gara: ikusitako erakusketa komentatzean, azaldu ez baligute ez genukeela ezer ulertuko. Izan ere, artearen eta pentsamoldeen inguruan oso hezkuntza gutxi dugu eta gure kabuz esposiziora joan eta ikusiko bagenu, ez genukeela ezer ulertuko uste dugu.

jueves, 4 de marzo de 2010

3. ASTEKO JARDUNA

Aste honetan gure autobiografia egiten jarraitu ahal izateko egingo dugun bideoaren gidoia egin dugu. Gidoia oraindik ere ez da erabat zehatza baina gutxi gorabehera honetan geratuko litzateke: Gure ideia gure haurtzaroko plastika garaian eginiko lanak ganbara batean ikustea izango litzateke. Norbait ganbara batera sartzen da eta bertan izara bat topatzen du berau altxa eta objektuak ikusi ahalko dira, ondoren pertsona hori pentsatzen hasten da eta une honetan gure argazkiak ikusi ahalko dira eta baita zenbait eskulan eta abarren argazkiak ere. Hau Haur Hezkuntzako etaparekin, Lehen Hezkuntzakoarekin eta Bigarren Hezkuntzakoarekin egingo dugu. Ondoren ganbarako atea irekiko da eta pertsona hori bere pentsamenduetatik irtenaraziko du argi izpi horrek, horretaz gain argi izpi horrekin interpretatu nahi duguna gaur egungo egoera da. Ea gaur egun zer gertatzen den sormenarekin, non geratu den orain gure sormena. Azkenik bideoarekin amaitzeko gaur egun gure sormena zertan geratu den azaltzeko egiten jarraitzen ditugun objektuen argazkiak jarriko ditugu.

Bideoaren gidoia egiteaz gain aste honetan bideoan itsatsi behar ditugun argazkiak ateratzen aritu ginen eta horretaz gain musika aukeratzen ere bai, bestetik eskaneatu behar genituen orriak ere eskaneatu genituen.

Bestetik aste honetako ordua irakasleak bidalitako irakurgaiak irakurtzeko aprobetxatu dugu eta horiei buruz egin behar zen hausnarketa egiteko ondoren gure blogean idatzi ahal izateko