martes, 16 de marzo de 2010

ARTELEKU

Ostiralean, Martxoaren 12an, Arteleku-ra joan ginen bertan egiten den lana ikustera eta atal bakoitzeko ezaugarriak ezagutzera. Behin eraikin guztia ikustean eta gela guztiak aztertu ostean, liburutegira joan ginen.

Guri tokatutako gaia, Ikus Entzunezko Sorkuntza izan zen, hortaz, liburutegiko atal honetara jo genuen liburu desberdinak aztertzeko asmoz. Hauei esker, Haur Hezkuntzan Ikus Entzunezko Sorkuntza lantzeko zenbait ideia bururatu zitzaizkigun. Hona hemen gure ideiak:

1.- Haurrei ipuin bat kontatu irudi desberdinak aurkeztuz. Baina irudi hauetan, ez dira animaliarik ez pertsonarik agertuko, bakarrik, paisai bat. Horrela, ipuin kontaketaren bidez eta irudiak ikusiz, beraiek izango dira ipuinaren protagonistak sortzeko arduradunak.

Ideia hau burura etorri zitzaigun, bereziki, liburu bat ikusten ari ginenean: CAMPS, Angels (2.003) “Emmanuelle”

2.- Metodo antzekoa jarraituz, pentsatu genuen haurrei argazki desberdinak aurkeztea (pertsonak, paisaiak…). Honekin batera, musika bat jarriko genieke, horrela, beraien irudimena landuz. Ideia hau bururatu zitzaigun Chris Cunningham-en liburu bat ikertzen ari ginenean.

3.- Bigarren ideia honen oso antzekoa da, hau da, musika jarriz, haurrei pertsonen aurpegien argazkiak erakustea. Horrela, pertsonen emozioak, sentsazioak… jasoz eta musikarekin lotzeko gaitasuna landuz. Ideia hau, Candize Breitz-en liburu bat (Multiple expasure) ikustean bururatu zitzaigun.

4.- Haurrek marrazkiak egitea edo argazkiak ateratzea musika entzuten duten bitartean, horrela, irakasleok ezagutuko genuke haur bakoitzak zer sentitzen duen musika mota desberdinak entzutean.

5.- Bukatzeko, laugarren ideiaren teknika bera jarraituz, musikarekin haurrek bideoak nahi duten bezala lantzea litzateke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario