martes, 20 de abril de 2010

2010/04/13-2010/04/16

Asteartean, Bartzelonako arte ederretako ikasleekin bideokonferentzia bat egiteko aukera izan dugu. Bideokonferentzia egin ahal izateko lehenago hainbat galdera landu ditugu ikasgelan bertan, ondoren hauei buruz eztabaidatu ahal izateko. Galderak batez ere, geure identitateari buruz izan dira, ea guk arte ederretako ikasleak nola ikusten ditugun, haiek gu, hau da, Haur Hezkuntzako irakasleak nola ikusten gaituzten, arte ederren inguruan eta Haur Hezkuntzako irakasleen inguruan zein topiko dauden,… horrelako gaien inguruan solastea zen intentzioa.

Esan beharra dago ez ginela oso eroso sentitu bideokonferentzia egiteko orduan, izan ere, Aste Santuko oporren bueltan lehen saioa izan dugu asteartekoa eta hori nabaritu egin da, izan ere, Bartzelonakoek ederki prestatua zuten gaia, eta guk aldiz ez dugu horretarako aukerarik eta denborarik izan.
Bartzelonakoen hitz jarioaren aurrean txiki sentitu gara, zer esan ez dakigula. Hementxe nabaritu ahal izan dugu0 beraiek ederki prestatua zutela eta guk ez dugula horretarako paradarik izan. Gainera, zenbaitentzat lehen aldia izan denez bideokonferentzia bat egiten genuela horrek ere urduritasuna azalarazi du.

Hala ere, badirudi, Bartzelonakoak gustura geratu direla esperientzia berri honekin, horregatik beste saiotxo bat egiteko intentzioa dugu, ea nola irteten den oraingoan!


Ostiralari dagokionean, geure bideoa muntatzen jarraitu dugu horretaz gain, bideoaren bigarren eta hirugarren zatien ideiak nola burutu ere pentsatu dugu. Bigarren zatia, hau da, momentu honetan non gauden adierazteko, geure ideia, bideoa grabatu ahal izateko geuk antzeztea izan da. Lehenbiziko momentu batean haurrak grabatzea otu zitzaigun arren, ez zuela pena merezi ohartu gara eta azkenean geure aurpegiak azaltzen ez diren bideo bat grabatuko dugu, inpertsonalagoa izan dadin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario