viernes, 30 de abril de 2010

umeen marrazkien azterketa

Lan hau egiteko, bi talde egon gara batera, beraz, lan berdina bi blog desberdinetan ikusi dezakezue.






1.- Gure ustez, lehenengo marrazkia egin duen umeak karabaketa desordenatuaren etapan kokatzen da. Izan ere, marrak deskontrolatuak daude. Hala ere, aipatu beharra dago, kolore desberdinak erabili arren, marrak nahiko antzekoak direla eta ez dituela koloreak aldatzen forma ezberdinak adierazteko.

Dirudienez, haurrak ez du bere indarra kontrolatzen marrazkia egiterakoan, marra gehienak oso fuerte baitaude.


2.- Ume hau etapa aurreskematikoan kokatzen dugu, nahiz eta fase eskematikoko zenbait ezaugarri dituen ( errepikapena, adibidez). Formak desberdintzen dira, gorputz atalak proportzionalki eginak daude, koloreei ez die hainbesteko garrantzia ematen erabilitako koloreak berdintsuak direlako.

Hala ere, garrantzitsua iruditzen zaigu izkina batean aurkitzen diren karabatuak aipatzea. Honek, aurreko etapako ezaugarri nabarmen bat erakusten du.

miércoles, 28 de abril de 2010

2010-04-20 ---- 2010-04-23

Pasa den aste honetan buru belarri aritu gara gure teknografia lantzen eta azken ukituak ematen. Teknografia honetan plastikaren inguruan hausnarketa bat egin behar genuen, zer ikasi dugun, zer lantzen den orain eskolan, eta egoera hau aberasteko zer egin dezakegun.
Asteartean gure bideoa osatzeko erabili dugun bigarren zatia grabatu genuen unibertsitateko gela batean. Bideo zati honekin guk eskolan, orokorrean ikusten dugun egoera islatu nahi genuen. Bertan, saiatu ginen oraindik mugak daudela ikustarazten eta erakusten haurrek askotan ez dutela jakiten zer egin orri zuri baten aurrean. Aldi berean, bideoari lagunduko dion “voz en off” grabatu genuen. Egindako bi grabazio hauek bai irudizkoa eta baita ahotsezkoa ere orain arte eginiko lanarekin josi genituen. Azkenean ikusiz goaz gure bideoa forma eta itxura polita hartuz doala!!!!!!!!!!
Ostiralean, Estitxu falta zenez, ordenagailu asko dituen gela utzi zigun bideoarekin aurrera jarraitzeko. Guk gure lanean jarraitu genuen eta bideoari azken ukituak eman genizkion. Gure hausnarketak islatu nahi izan genituen bideoaren azken atalean, hausnarketa hauek gaur egungo egoera aberasteko zer egin dezakegun esaten dute. Horretarako bideoan argazki mordo bat txertatu eta lagunduko dien musika aukeratu genuen, bideoa bukatutzat emanaz. Lan gogor baten ostean azkenean, emaitza ikus dezakegu!!!!!

martes, 20 de abril de 2010

2010/04/13-2010/04/16

Asteartean, Bartzelonako arte ederretako ikasleekin bideokonferentzia bat egiteko aukera izan dugu. Bideokonferentzia egin ahal izateko lehenago hainbat galdera landu ditugu ikasgelan bertan, ondoren hauei buruz eztabaidatu ahal izateko. Galderak batez ere, geure identitateari buruz izan dira, ea guk arte ederretako ikasleak nola ikusten ditugun, haiek gu, hau da, Haur Hezkuntzako irakasleak nola ikusten gaituzten, arte ederren inguruan eta Haur Hezkuntzako irakasleen inguruan zein topiko dauden,… horrelako gaien inguruan solastea zen intentzioa.

Esan beharra dago ez ginela oso eroso sentitu bideokonferentzia egiteko orduan, izan ere, Aste Santuko oporren bueltan lehen saioa izan dugu asteartekoa eta hori nabaritu egin da, izan ere, Bartzelonakoek ederki prestatua zuten gaia, eta guk aldiz ez dugu horretarako aukerarik eta denborarik izan.
Bartzelonakoen hitz jarioaren aurrean txiki sentitu gara, zer esan ez dakigula. Hementxe nabaritu ahal izan dugu0 beraiek ederki prestatua zutela eta guk ez dugula horretarako paradarik izan. Gainera, zenbaitentzat lehen aldia izan denez bideokonferentzia bat egiten genuela horrek ere urduritasuna azalarazi du.

Hala ere, badirudi, Bartzelonakoak gustura geratu direla esperientzia berri honekin, horregatik beste saiotxo bat egiteko intentzioa dugu, ea nola irteten den oraingoan!


Ostiralari dagokionean, geure bideoa muntatzen jarraitu dugu horretaz gain, bideoaren bigarren eta hirugarren zatien ideiak nola burutu ere pentsatu dugu. Bigarren zatia, hau da, momentu honetan non gauden adierazteko, geure ideia, bideoa grabatu ahal izateko geuk antzeztea izan da. Lehenbiziko momentu batean haurrak grabatzea otu zitzaigun arren, ez zuela pena merezi ohartu gara eta azkenean geure aurpegiak azaltzen ez diren bideo bat grabatuko dugu, inpertsonalagoa izan dadin.