domingo, 7 de marzo de 2010

4. Astea

2010eko martxoaren 2a
Gaur plastikako saioa bi zatitan banatu dugu, lehen zatian aurreko egunerako irakurri beharreko testuaren inguruan sortutako ideiak eztabaidatu ditugu denon artean. Gelan elkartu garen taldeen artean atera genituen ideiak komentatu ditugu, egindako hausnarketa eta blogean idatzitakoa. Gure eztabaida-debate horretatik oso ideia interesgarriak atera ziren, hona hemen horietako batzuk:
- Plastika, orain arte egin ez den bezala, gehiago lotu beharko litzatekeela errealitatearekin.
- Plastikarekin eskulanak soilik erlazionatzea oker dagoela eta haratago joan behar garela.
- Plastika ulertu ahal izateko baliabide gehiago eman behar direla, adibidez margotzeko erabiltzen diren teknika desberdinak denboran eta momentuko gizartearekin erlazionatuta azaldu behar direla zentzua izan dezaten.
Saioaren bigarren zatian gure bideoa grabatzeari ekin genion, horretarako genuen material guztia bildu genuen lau taldekideon artean eta aurretik egindako gidoiari jarraituz sekuentzi desberdinak grabatu genituen. Horretarako plastikako gelako materiala gordetzen den biltegiaz baliatu ginen, izan ere laku ilun baten beharra genuen, ganbara baten itsura izateko eta biltegi hau ezin aproposagoa zen. Beraz, horretan igaro genuen saioaren bigarren zatia, gure bideoari gorputza ematen.

2010eko martxoaren 5a
Gaurko plastikako saioa unibertsitatetik at egin dugu, izan ere gaur Koldo Mitxelanan jarrita dagoen erakusketa bat ikustera joan gara.
Koldo Mitxelenara iritsi garenean hitzaldi bat eman digu bertako arduradunak. Hitzaldian kontatu digu bertan ze talderekin egiten duten lan, nola lantzen duten arte garaikidea ze nolako erakusketak izaten dituzten, nola lantzen dituzten, nola prestatzen duten material pedagogikoa eta bera zer nolako euskarriz baliatzen den hauek lantzeko. Adierazi digunez Koldo Mitxelenara ezin dira 11 urtetik berako haurrak sartu beraz, HHko haurrentzako sarrera ez dago onartua. Dena dela, web gune interesgarri asko eman dizkigu artea haurrekin nola landu dezakegun ikusteko eta beste lekuetan nola lantzen den jakiteko.
Ondoren, erakusketara joan gara, Process in Dialoge. Erakusketa honetako komisarioa Cecilia Andersson da eta bi artisten obra azaltzen zaigu: Daniel Canogar eta Stephen Dean. Erakusketa honetako puntu deigarri bat da, ez dela azken obra erakusten baizik horretara iristeko prozesua.
Batek bere burua pintoretzat du eta bere obrak egin ditu koloreekin jolastuz, ez ohituta gauden bezala lientzo baten gainean, material desberdinak nahasiz baizik, bideoak, kristalak, argiak….
Besteak, aldiz, gizakiak dena botatzearekin, dena berria nahi izatearekin eta azkenean kate amai ezin horren barruan egoteari buruzko hausnarketa egiten zuen bere obraren bitartez.
Taldeko guztiak ados egon garen puntu batera iritsi gara: ikusitako erakusketa komentatzean, azaldu ez baligute ez genukeela ezer ulertuko. Izan ere, artearen eta pentsamoldeen inguruan oso hezkuntza gutxi dugu eta gure kabuz esposiziora joan eta ikusiko bagenu, ez genukeela ezer ulertuko uste dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario